Nabut gizarteratze enpresa bat da, alde batetik, gure klienteei ezinhobeko kalitatezko zerbitzua eman eta, bestetik, gure gizarteratze enpresako langile bakoitzari banakako laneratze ibilbidea eskeintzea helburu duena, enplegu eta formazioa erabiliz, lan-merkaturako irteera erreztatzeko asmoarekin.
2018ko udan, Biurdana parkeko komun publikoak zaintzeko eta garbitzeko hautatua izan da Nabut. Iruñeako Udalak, Gizarteratze Enpresa eta Enplegu Zentro Berezietarako erreserba kontratu berri baten alde egin du apostu. Urte honetan errepikatzen dugu esperientzia.
Urte honetako ekainaren 30ean, koperatibetan eta sozietate laboraletan lanean jarduten zuten pertsonen zifra kopurua 10.494raino handitu zen, %6,5 puntu gehiago iaz baino, Enplegu Ministerioa eta Gizarte Segurantzaren datuak kontuan hartuz. Beraz, Ekonomia Sozialeko enpresetako enpleguen handitzea Nafarroan 5 aldiz handiagoa izan da zifra nazionaleko batezbestekoarekin konparatuz.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingenieritza informatiko sailari esker, Iñigo Ezcurdia ikasleari bereziki, gure web-orria aldatzea posible izan dugu, eskaera berrira egokituz, erabateko web orrialde dinamiko batean bihurtuz, bezero eta kolaboratzaileetarako hurbiltasuna lortuz.
Gaur egun, gure zerbitzuak Iruñeako auzo desberdinetan eskeintzen ditugu eta iruñerriko beste udaletan zerbitzua finkatzea da dugun helburu nagusia. Burlatan, Atarrabian, Berriozarren, Berrigoitin, Berrioplanon, Artikan, Barañainen eta Antsoainen gabiltza. Gure profesionalitatea kontuan hartzen duten gero eta bezero gehiago ditugu.